"Irudimena zorroztu behar"

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2011ko ira. 15a, 02:00

Errentagarritasuna, gizarte parametroetan, normalean eta burugabeko gehiegikeria zororik ezean, zuzeneko erlazioan dago lotuta inbertsioarekin.

Hezkuntza, osasungintza, kultura bera, euretan jarritako finantzazioaren arabera garatzen dira, epe laburreko gizarte ondorioetan ez ezik ertain eta luzekoetan ere igartzen delarik emaitza; positiboa, sosak ipintzen direnean, eta kontrako zeinukoa dirua ukatzean.

Krisiaren ondorioz pairatzen ari garen lehorteak dardaran jarri ditu ongi izatezko gizartearen egiturak; baina baita ere, eta horixe da larriena, irudimenezko jario garbitzaile batek onbideratu beharko gintuzkeen ahalmenerako aukera. Mamotuta bageunde bezala erantzuten ari gatzaizkio inposatzen zaigunari. Garaia da gogo antzukeriaren katea apurtzeko.

Topiko bilakatu da azken gerraren osteko belaunaldiak ezer gutxi zegoen zulotik burua ateratzeko egundoko erakuspena egin zuela adieraztea. Hamaika aldiz entzun ahal izan den arren, ostera errepikatzea ez datorkigu gaizki, ahalbide materialen eskasian derrigorrez zorroztu behar baita irudimena, irtenbide aproposen bila. Eta hori, ene ustez, lan isilaren bitartez erdietsiko da, alferreko lantu eta aienetatik urrun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak