"Juanito Vega"

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2011ko uzt. 14a, 14:37

Erabat konbentzituta nago informazio hurbilaren bertuteaz.

Idazleok askotan goi erpinetara igotzen gara, handik gure predikua unibertsalagoa bihurtuko delakoan. Eta hala gertatzen da normalean, munduko ekonomiaz idazteak irakurle gehiago eduki baitezake, adibidez, Aramaio errekan aurki ditzakegun errotei buruz arituko bagina baino. Baina informazioaren zabalera, ia beti, darion sentimenduaren alderantzizko proportzioan dago erlazionatuta sendoerarekin.

Nora nahi dudan iritsi? Artikuluaren tituluak dioen moduan, Juanito Vega gogoan edukita idatzi berri dut nire blog batean artikuluxka bat. Zuetariko askok ez du jakingo zein zen Juanito, 1975ean hil baitzen eta bere ospea 1951-1975 aldian erdietsi zuen, hain zuzen Arrasateko igerilekuko arduraduna izan zen bitartean. Gizon jatorra, xumea, zalapartaria genuen eta garaiko arrasatear gizartearen pertsonaiarik adierazgarrienetakoa bilakatu zen.

Juanitori buruz idatzi dut, beraz, eta egun bakar batean nire blogak inoizko irakurle kopururik handiena izan du. Marka horren arrazoia, zalantzarik ez, Juanitok arrasatear askorengan utzi zuen oroitzapen positiboan datza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak