Josemari Velez de Mendizabal: "Euskal paraxutistak"

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Velez de Mendizabal 2011ko api. 14a, 02:00

Itxura guztien arabera Rubalcabak lupa erabiliko du.

Ez dago gaizki. Hobeto antzemango ditu akatsak... baina baita bertuteak ere. Eta Barne Ministeritzan eduki behar dituzten lupa-zerbitzuei begira jarriko bagina, santanderinoak "euskal kausari" mesede handia egin diezaiokeelakoan nago.  

Inon entzun ala irakurri dut maiatzeko zerrendak osatzeko zailtasunak eduki litzakeela ezker abertzaleak –ez dakit EA/Alternatibarekin, edo EA Alternatibarik gabe edo zein formaziotan– batez ere herri txikietan. Bitxia da; izan ere, tradizionalki ezker abertzaleak herri txikietan izan ditu emaitzarik onenak. Baina badirudi Rubalcabak ekidin nahi duen zikinkeria biztanlerik gutxienetako nukleoetan ematen dela.

Pentsatu al dute ezker abertzalekoek euskal paraxutistak dei genezakeen aukeraz? PSOE eta PPk garbi asko erabili dute orain arte bide hori, herriekiko erabat zerrendakide arrotz eta ezezagunak aurkezteko. Hiri handietan eman daitekeen kontzentrazioa arindu liteke horrela, eta agintari gazte orbangabe ugari aurki litzake herri txikietara "misioetan"bidaltzeko. Penagarria delako ez balitz, barre egiteko motiboa litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak