Josemari Velez de Mendizabal: "Errekak bizirik"

Errekak izan ditut betidanik auzoko.

Toribio Agirre –Olarte– kalean bizi nintzela Aramaioko urek bainatzen zituzten etxeko zimenduak. Artean ume, Ibai Ondo-ra aldatu zuen sendiak egoitza, aramaioar jarioari beherantz segituz. Eta duela 36 urtetik, etxeko leihoetara azaltzen naizenean Aramaio eta Deba dira egunero agurtzen nautenak. Ez nau, beraz, uretako joan-etorriaren magiak bizitza osoan abandonatu.  Kolore anitzeko magia: gardena aspaldi, irudika ditzakegun margo espektro zabalekoa urtetan, eta orain, berriz ere, nahiko magia garbia. 

Olartekoan bizi ginela aita zenak aingiraren bat harrapatu zuen Lorenzo tabernaren zubitxopean, sardexka baten laguntzaz. Nik neronek Ibai Ondoko etxeko lehen solairutik salabardoa botatzen nuen uretaraino, Etxe Txikietako kantero eta ameluarron razzietatik libratutako ezkailuren baten esperantzan. Gero txikizioa etorri zen, hondamena, eta mende erdi bat igaro da errekak ostera garbi antzean ikusi arte.

Orain arraintxoak ikusten ditut noizean behin. Iruditako ehiztaria aspaldi bihurtu nintzenez, Deba eta Aramaioko ur ertzetatik ibiltzen naiz nire kamerarekin, amuarrainen bat noiz arrainduko irrikan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak