Liburu elektronikoa

Urte berriak gripe eraso batekin agurtu ninduen. Eta gaixotasunak utzi ohi duen gorputz makalduaren zuzeneko sentsazioa arindu nahian...

... Miguel Delibes nire idazlerik atseginenetakoarekin eman ditut orduak, La sombra del ciprés es alargada liburua berreskuratu dudalarik.

Avilako bazter elurtuetatik barrena ibili naiz Pedro eta Alfredo haur protagonistekin batera, eta haien modura Adaja ibaian busti ditut oinak udako arratsalde sargoritsuetan. Liburu on batek lortu behar duena gertatu zait bere irakurketarekin: parte sentitu naiz eta barrutik bizi izan dut istorioa, lehen aldiz –duela 45 bat urte?– irakurri nuenean bezala.

Oraingo irakurketak desberdintasun txiki bat izan du aurrekoarekin alderatuta: euskarria. Garbiago esanda: liburu elektroniko bat erabili dut. Aitortu behar dut ekin aurreko errezeloa banuela, elektronikoaz oraintsu arte fikziozko literatura ez ziren gaietarako bakarrik baliatu bainaiz.

Baina orrietan aurrera egiten nuela, eleberriaren indarrak abstrakziora tiratzen ninduen, esku artean neukana ahaztaraziz. Inportanteena fikzioan zegoen.

Urte berriak, beraz, albiste on bat ekarri didate: liburu elektronikoak ere sentsazioak piztu ditzake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak