... lehen emakumearen mugimenduak nolakoak ziren dezifratzeko.
Eta estrategiaren ifrentzua balitz bezala, Evak ere antzerako operazioak burutzen zituen Adan menderatzeko asmotan.
Urte mordo baten ostean, Kosme Zubia agente sekretua egundoko abenturetan enbarkatzen zen nire eleberrietan, eta gai zen ezkutuaren muineraino heltzeko, irteten zitzaizkion oztopo guztien gainetik.
Ez dakit zer gertatu zen Adan-Eva binomioarekin. Kosmerekin, berriz, bere nondik norakoak agertzeari utzi nion, zergatik eta, adiskide batek esan zidalako nire irudimena handiegia zela eta espioitzako nire liburuetako pasadizoek ez zutela eguneroko bizitza arruntarekin zerikusirik.
Wikileaks web orritik mundura agertutako informazio jarioak bazterrak harrotu eta harritu ditu, eta magiazko ariketa bailitzan dantzan jarri dira AEBen ezkutuko operazioak, garbi asko geratu delarik mundu honetan bizi garen guztiok dugula dagokigun espioia gure aldamenean.
Bizitza bera da espioitza jarraikia.