"Iturbide egoitzako langileei esker ona"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Urizar Irasuegi 2013ko mai. 3a, 02:00

Orain dela egun gutxi zendutako Bixente Irasuegiren senitartekoek gure esker ona...

... adierazi nahi diegu Iturbide egoitzako langileei.

Bizitza luzea (98 urte), baina, era berean, bere belaunaldikoei tokatu zitzaien bezala, gogorra izan zuen osabak, eta Iturbiden jasotako maitasun artean bizitako azken urteak asko estimatu zituen.

Gehiegi entzuten da, zoritxarrez, nagusiek egoitza batzuetan jasotzen duten tratu kaxkarrari buruz, eta gure aldetik, behintzat, argi utzi nahi dugu guztiz kontrakoa bizi izan dugula. Horrelako erakunde bati eskatu diezaiokegun profesionaltasunetik haratago, bertan bizi diren pertsonekiko hurbiltasuna eta maitasuna sentitu dugu guk, eta bihotzez eskertzen dugu.

Gure nagusiek dituzten behar guztiak asetzeaz gain, beraien etxean egongo balira bezala tratatzen dituzue, eta halaxe zen osabaren kasuan. Arazoren batengatik ospitalizatzea tokatu zitzaion bakoitzean bere eskari bakarra etxera bueltatzea izaten zen, Iturbidera bueltatzea, alegia.

Horregatik, egiten duzuen lan guztia eskertzeaz gain, etorkizunean ere modu berean jarraitzera animatzen zaituztegu, bizi dugun krisialdi gogor honetan pertsonak lehenesten dituen ereduaren adibide garbia baitzarete.

Eskerrik asko, guztioi.

--------------------

Jose Mari Urizar Irasuegi

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak