Goienari gure solidaritatea

Erabiltzailearen aurpegia Joxemiel Uribarren 2015ko eka. 4a, 15:46

Oraingoan zuei tokatu zaizue. Beste komunikabide batzuk jasan dituzte pintada, pankarta eta kartel iraingarriak askotan.

Alderdi politiko batzuk zer esanik ez. Urrutira joan gabe azken hauteskunde kanpainan gure kartelak pintadaz josita eta aurpegi eta ahoak estalita azaldu dira gure herrietan eguna joan eta eguna etorri, eta baita gure alderdiko pertsona askoren irudiak ere.

Kritika egitea zilegi da baina ez dugu inolaz ere onartuko horrelako erasorik. Goiena komunikazio taldeak ez dauka erraza ekuanimidadea mantentzea politikari eta alderdiekin, batetik eta bestetik tiraka aritzen bai dira guztiak. Baina ekintza hauek ez dira kritikak, erasoak baizik.

Eraso guztiak bezala era bat kondenatzen ditugu hauek ere. Debagoienean, biztanleen gehiengoak ez ditu horrelakoak onartzen eta azken hauteskundeen emaitzek Ezker Abertzaleari erakutsi diote jendeak beste giro bat nahi duela gure gizartean, gauzak egiteko beste modu bat, inposaketek, erasoek, irainek, ez dutela lekurik gurean. Eraso hauek egiten dituenak argi izan beza, Goiena bertako langile guztiak direla lehen kaltetuak eta debagoiendar guztiak hauekin batera.

Gure besarkadarik handiena zuzendaritza eta langile guztiei.

Joxe Migel Uribarren (Debagoieneko EAJ-PNVren izenean)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak