Izan zirelako gara

Erabiltzailearen aurpegia Joxemiel Uribarren 2015ko mai. 25a, 00:00

Esaera batek dio: Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Ildo beretik uler dezakegu Puntua-k argitaratutako alkate ohien elkarrizketa multzoa, tartean gure herriko, Aretxabaletako, alkate ohi Pedro Mendietarena. 

Dioena irakurrita, ez da lan erraza pasadizoak denboran kokatzea. 

Ematen duen urte tarte zehatz bakarra Eusko Alkartasunari lotua aipatzen du, alkate zenekoa. Politikagintzan aurrez jaso zuen esperientzia goraipatzen badu ere, badirudi aukera eman zion marka "gizartearentzako izugarria izan zen" gertakizun batekin lotzeaz arduratu dela. Izugarria izan zen zatiketa, bai. 

EAJren Aretxabaletako herri batzarrak kontra bozkatutako zatiketa. Eta Mendieta jaunak batzar hartan hitzen hitz "esto es como un matrimonio mal avenido que con el tiempo se volverá a juntar" deskribatu zuena. Hauteskundeen markak begiratu besterik ez dago dibortzio osteko ezkontideak nortzuk diren konturatzeko.

Istorio zaharrak dira. Baina izan zirelako bagara, egin zutena osotasunean ezagutzen dugulako izan dadila.

Osatzearren, urteak aurretik, EAJren herri batzar horren erabakiak eraman zuen Mendieta jauna Foru Aldundira. Eta Garaikoetxea lehendakariak gidatutako EAJren gobernuan izan zen sailburuorde.

Udal garaiko aipamenek, ordea, zuzenketa behar dute: Industrialdearen lehen pausoak 1980koak izan ziren, ARINSA izenarekin 1984an ekin ziolarik jardunari. Erretiratuen etxeak, ordea, 1982an eman zituen lehen pausoak Mitarte plazan, eta ondoren, egungo Errekabarreneko kokapenean. Azken eraikin honen inauguraziora Imanol Murua foru diputatua bertaratu zen Jesus Mari Herrasti alkatearekin batera. Herriarentzako proiektu estrategiko hauek egin zirenean, Pedro Mendieta alkate izateko urteak falta ziren.

EAJk eta berau osatzen dugunok herriaren alde lan egin dugu, dihardugu, eta egiten jarraituko dugu.

----------

Joxemiel Uribarren, Pili Leanizbarrutia eta Esteban Herrasti

(Aretxabaletako EAJ)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak