... bankuen zor pribatua zena zor publiko subiranoa bihurtuz, eta hori ordaintzeko aitzakiaz austeritatea eta zorra ordaintzeko obligazio konstituzionala ezarriz. Ondorioak: zerbitzu publikoetan eta gastu sozialetan murrizketak eta lan merkatuan malgutasun handiagoa, soldata zuzenak eta zeharkakoak gutxiagotzeko helburuarekin.
Gure ustez, Troikaren diziplinarekin hausteaz gain, jendearen bizitza baldintzak ziurtatzeak behar du izan lehentasuna, eta horrek haustura gehiago eta osagarriak bideratzea eskatzen du. Garrantzi berezia du Europako periferiako ekonomiek onartu duten ordain finantzarioak zalantzan jartzea. Pilatutako zorraren bolumena eta horren finantza kostua (interes tipoak) onartezinak dira. Ezin da eta ez da zilegi baldintza horietan zorra ordaintzea. Injustua delako eta zorpetutako ekonomietan berpizte ekonomikorako edo babes sozialerako edozein posibilitate ezerezean uzten dituelako. Estatu hartzekodunen bankuak eta horien ordezkari diren gobernuak, justizia sozialeko irizpideen arabera zorra berriro negoziatzera behartuak egon daitezen modu bideragarri bakarra zorretan daudenak (eta elkarrekin eginik hobe) ez ordaintzea erabakitzea litzateke. Horrela berreskuratuko lukete dagozkien indar posizioa.
Kapitalaren eta bere instituzioen neurri honetako erasoari behar bezala erantzuteko, sistemaren aurkako ezkerreko sektore guztiak behartuak gaude ahaleginak batzeko, izaera eraldatzaile eta pluraleko fronte politiko eta soziala eratzeko, izaera desberdineko mugimenduak elkartuz: ekologismoa, feminismoa, nazioartekoa, antikapitalista, askapen nazionalekoa, oinarrizko askatasun demokratikoen defentsakoak.
Esandakoaren ildotik, babestu beharra dago ikuspegi honekin bat datozen aukera elektoralak. Espainiako legediak estatu mailako barruti elektoral bakarrean jokatzea behartzen duenez, aliantza koiuntural desberdinak osatu dira. Horietatik guztietatik, gure ustez EH Bildurena da aukera egokiena.
----------
Julia Monge, Joseba Barriola 'Maixu', Joxe Iriarte 'Bikila' eta Iñaki Martin
Debagoiena