'Denon bizitzak erdigunean'

Martxoaren 8ko ospakizunetan emakumezkoen eskari edo aldarrikapena argia izan da: Denon bizitzak erdigunean. Ederki azaltzen da helburua. Pertsonen bizitzek izan behar dute kontuan hartu beharrekoak.

Gizartearen eguneroko egoerari erreparatzean, alderantzizkoa da ohikoa. Horren bilakaeran nagusi eta irabazle sistema politiko kapitalista eta inperialista izan da, eta haren helburua etekin ekonomikoa da. Sistemak martxan jarraitzeko behar dituen bitartekoak dira pertsonak.

Zapaldutako pertsonen artean daude emakumezko, gizonezko, gazte eta zahar... Pertsonari buruz aritzean, gainera, bakoitzak kultura eta hizkuntza desberdinak eduki ditzake. Eta sistema inperialista hori kolonizatzailea izanik, menpeko kultura eta hiztunak baztertuak dira.

Euskal Herrian ohikoa da hori ikustea, auzitegien bidez sistemak euskal hiztunen bazterketa bultzatuz hartzen dituen erabakietan. Jakina, estatu kolonizatzailearen legeen arabera gauzatutako auzitegiak dira. Ezer gutxi axola die menperatutako pertsonen bizitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak