UEUren 50. urtebetetzea

1972an, UEU sortzean, ikasketak bukatu berri nituen eta lan bila nenbilen. Frankismoak berrindartutako kolonialismoaren ondorioz, ikasketa haiek espainieraz eta frantsesez egin nituen.

Garai hartan, jendarte ekimen ugari zeuden: UEU, Ikastolak, kantagintza eta bertsolaritza berria, kooperatibagintza, Euskal Herriko Laborantza Ganbera, AEK, herri aldizkariak...

Mugimendu haiek jendarteak bizi zituen beharrei aurre egin eta garatzeko ekimenak ziren. Organizatutako herritarrek euren beharrei erantzuna bilatzeko proiektu propioak sortu eta konponbide eraginkorrak eraikitzeko duten gaitasuna adierazten dute.

Ingurune hartan, Unibertsitatearen funtzionamenduarekiko ardura sortu zitzaidan. Bide hartan topatu nuen UEU, euskaraz ziharduen unibertsitatea. Euskal nafarron deskolonizazioa gauzatzeko pentsamendu kritikoa garatzen eta eragiten duen unibertsitatea da UEU.

Haren jardueraren helburua ulertzeak bultzatu ninduen bazkide egin eta UEUkide egitera, aldi berean bere jardueran parte hartu eta garapena bultzatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak