Gazte denboran euskara ardatz duen hezkuntza sistema antolatu zuten, eta ekimen horrek aurrera jarraitzen du, baina lantokiek euskaraz funtzionatzeko sistemarik ez da gauzatu.
Eleanitzak izan arren, euskara eta ingelesa ere jakin eta euskotar sentitu arren, espainieraz funtzionatu behar da. Edonork soldata bat jaso nahi badu, erdaraz funtzionatzera derrigortua dago.
Espainolaren hegemoniak euskaldunengan sortutako konplexu honi agintariek emandako irteera ingelesa da. Euskaldunen euskararen inguruko ezintasun honen aurrean, hizkuntza hori euskara bezain garrantzitsua dela justifikatzen saiatuz erantzuten dute, hau seme-alaben ikasketetan sartuz, edota erakunde eta ekimenei izenak ingelesez jarriz.
Nora garamatzate?