Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Larrañaga Biain 2016ko urriaren 8a

Irailaren 24an egin zenidaten omenaldian parte hartu zenuten guztioi nire eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuet.

Jokalari eta entrenatzaile bezala egon nintzen hiru taldeek beraien ordezkaritza bidali zuten: Bergarak, Realak eta Eibarrek. A Ze Flaxa taldekoak ere bertan egon ziren, mutiko pila… Eta nola ez, jokatu ziren futbol partidak ikustera bertaratu ziren herriko lagun ugari eta senitartekoak. 

Mila esker bazkaltzera etorri zineten guztioi. Bereziki, antolakuntzan aritu zineten guzti-guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet: partidak, opariak, abestutako eta dantzatutako aurreskua, bazkaria… a zer-nolako omenaldia! Ez zen ezer falta izan! Eguraldia ere bikaina izan genuen! Jabetzen naiz hainbeste ekintza eta hainbeste jende antolatu eta koordinatzeak lan handia eskatu duela, eta lan hori egiten jende asko egon dela. Ez dut izenik eman nahi, ez dudalako inor ere ahaztu nahi; horregatik, bejondeizuela! Zoragarria eta hunkigarria izan zen.

Bihotz-bihotzez, mila esker.

----------

Jesus Mari Larrañaga Biain

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak