Lourdes Azkoagari (hil ondoan), esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Larramendi 2013ko abenduaren 26a

Hil berria dugun egunotan, Lourdes Azkoagari...

... 

gure eskerrik beroenak publikoan azaldu nahi genizkioke, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik. 

Bera gertuko pertsona eta betidanik laguntzaile bat izan baita On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzan.

Bere hastapeneko enpresa proiektuetan, eguneroko bizitza beharretan eta bere gaixotasuneko azken egunetako zaintzetan.

Betidanik ondoan, isilik, prest, zalapartarik gabe. 

Familiaren etxean gela bat bere izenez eskaini arte. 

Etxeko baizen.

Lourdesek garbi asko erakutsi digu On Jose Mariak berak zioena: "Bizitzan zerbait ikasi badugu, guztiaren oinarrizko faktorea gizakia dela izan da. Bere kalitatea eta bere gogoa".

Gure artetik joan zaigunean, bai, ozenki azaldu nahi dugu berak onartuko ez lukeen gure esker onik beroena.

----------

Jose Mari Larramendi

(Arizmendiarretaren Lagunak Elkarteko presidentea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak