Goizper, 60 urte

Erabiltzailearen aurpegia Josemari Kortabarria 2019ko mai. 3a, 08:29

Herrian lana sortzeko helburuarekin, duela 60 urte Goizperreko abenturari ekin genion. Kooperatiba eredua hartu genuen, eta Ulgor eta Arrasate kooperatiben laguntza izan genuen hasiera hartan.

Hamaika gazte elkartu ginen hau aurrera ateratzeko ardurarekin. Hasteko, tailer mekaniko bat jarri genuen, sortzen ziren lanak atera ahal izateko. Diru-kopuru handi bat jarri genuen makinak ordaintzeko, lurrak erosteko, eraikinak jasotzeko, eta abar.

Batetik, ihinztagailuak egiten hasi ginen; bestetik, balaztaenbrageak. Urteak joan dira, bazkide gehiago ditu Goizperrek, eta badirudi enplegua sortzearen helburua betea dagoela. Orain, kooperatibismotik kapitalismora? Euriborra zero interes inguruan ibili denean, kapitalari interes handiak ordaindu zaizkio. Horrela, Goizperren irabaziak gutxitu egin dira, eta baita gizarte ekintzarako laguntzak ere.

60 urte pasata, Goizperrek txekeo sakon bat egitea ondo legoke, kanpoko enpresa espezializatuen laguntzarekin: antolamendua gaurkotu mundu zabalean lehiatzeko gai izateko eta irauteko prestatu.

Bazkideen artean egin behar da hausnarketa ehun urtera heltzeko, ospatu dezazuen edo dezaten, hasierako helburuak ahaztu barik.

----------

Josemari Kortabarria

Goizperreko sortzaileetako bat

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak