Eta hala izan da azken urteotan, Aldakiñoko basoa berreskuratzeko lanak egin baitira, herriari zabalik, basoaren balio naturalak zaindu eta indartuz. 2016an, Iñigo Segurola paisajista kontratatu zuen Udalak, biziberritze lanerako. Basoak "bioaniztasun handia gorde eta sastraken atzean mota askotako animalia eta landareen gordeleku" direla zioen. 2023/02ko Kontzejupetik-en, Udalak basoaren "babes neurriak indartzen" zituela zioen, lantzen ari zen "Hiri Antolamendurako Plan berrian, Baso periferiko kalifikazio"-arekin.
Berriki, Aloña Mendi Kirol Elkarteak Udalari baimena eskatu eta Aldakiño eta Mojasoro artean 700 metro luze den ziklo-kros zirkuitu bat eraiki ahal izan du. Ez da kalterik gabe etorri: eremuaren artifizializazioa, lurrazalaren higadura, erabilera pribatizazioa, azpiko baso landarediaren garbiketa eta zelaian pista-bazter haria zuhaixken ondoan ere jartzea, talka batek apurtu esperoan. Horrela ezin da zaindu Olapoto basoa.