Zertarako? (I)

Erabiltzailearen aurpegia Jonmikel Intsausti 2026ko ekainaren 9a

Zertarako deialdi publikoetan euskara eskakizunak, laneratzea zailtzeko ez bada –hautagaien %85 euskaradun izanda–.

Sindikatu batek hauen lan-eskubidea bezeroen hizkuntza-hautuaren gainetik jarri eta Espainiatik etorri nahi dutenek "allí piden euskera" [RNE-2025] diotenean. Zertarako pediatrek euskaraz ikasi, haurrari espainiera irakatsi ez diozunean –errua zurea da–. Ospitalean gaixo, erdaraz jakinik, eskerrak ere hala ematen bukatuko duzunean. Zertarako aritu Korrika, telebistan eder agertzeko ez bada. Eta euskaraz aritu, berandu artatuko zaituztela dakizunean. Zertarako hezkuntza euskaraz, gazteak erdara hutsean badira. ETB1 rantxeraz bete, ETB2k saio hobeak dituenean. Zinemetan filmak euskaraz %2 direnean. Euskaraldiko txapa, etxean geratuko bada. Zertarako aurrerapenik gabe, milioi ugari xahutu euskara sustatzean –ez zen inoiz-eta espainiera sosez lagundu izan – sinpleki behartu eta irakatsi zen–. Zertarako, gero "en castellano nos entendemos todos" diotenean. Euskaldun izatea pribilegioa baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak