Norbanakoa kontzientzia kolektibotik eratorritako arau eta balioetatik gero eta gehiago askatzen den prozesua, non norbanakoa balio zentrala den eta autonomo bihurtzen den arau kolektiboekiko, besteek ezarritako arauekiko.
Indibidualismoak badu alderdi positiboa, askatzeko modu bat baita, baina arriskuak ere ekar ditzake, gizarte-kohesiorako eta demokraziarako –non tirania leunean norbanakoa zaintzen den; ez, ordea, hiritarra (gertatzen ari da)–. Gizarte-mugimenduen akabera ekar lezake, baita norbanakoari ere arazo psikologikoak sortu –norbera da soilik ororen erantzule, eta horrek karga psikologiko handia eta damua ekar ditzake–.
Goizero lanerako bidean auto andana pilatzen da Epeleko zuzenbideko eskumako erreian Gatzagarantz, biribilgunean gero errei bakarrean ordenan sartzearren. Badira orduan auto guztiak ezkerretik aurreratzen dituztenak. The clever deitzen zituen lankide batek. Indibidualistak, bai. Zu zara horietako bat?