'San Sebastián y provincia'

Erabiltzailearen aurpegia Jonmikel Intsausti 2024ko ira. 7a, 00:00

1985ean, bertakoek eta probintzianoek betetzen genituen Donostia urtean zehar.

Unibertsitariok jueves social-etan gastatzen genituen asteko azken sosak, Alde Zaharreko tabernariek gauez zuritorik ez eta kaña edo botila garestiagoak eskaintzen hasi zirenean. Udan, interiorreko turistek eta pezetak zaintzen zituzten motxilero australiar bakanek osatzen zuten jendartea.

Bestelako irudia darakuskigu egungo Donostiak, garestia, parke tematiko bihurtua. Ingelesa hirugarren mintzaira erabiliena dugu eta donostiar ugarik alde egin behar izan dute Hernanin edo Lasarten erroldatzera: c’est la vie, mon ami(e)! Urederra eta Gaztelugatxe ere erosle onenari saldu dizkiogu. Ez badugu ikusten, geuk ere molde beretan kontsumitzen dugu turismoa atzerrian. Trumilka sartu edonon eta baldintzatzen ditugu bertakoak.

Hitzok idazten ari naizela, Donostia eta Bilboko alkateak tasa –ez zerga– turistikoa ezar dadin eskatzen ari dira, jasotako dirua eurek –ez Jaurlaritzak– erabil dezaten. Benetan, egindako kaltea diruz konpontzerik bai?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak