Sinekdokea

Erabiltzailearen aurpegia Jonmikel Intsausti 2022ko ots. 27a, 00:00

Espainiako RAEren hiztegiaren arabera, Gauza bat beste baten izenarekin izendatzea, metonimiaren antzera, zati bati osotasunaren izena aplikatuz, [...] esan nahi du.

Geografiari dagokionez, sinekdokea hurbileko kontua dugu. Adibidez, Errioxa Ebro ibaiaren arroaldea bada ere, Cameros barne duen izen bereko komunitatea izendatzeko darabilte
egun; hurbilago, Goierri beheko mankomunitateak bere egin du
izena, behe eta osoari izen bera emanez.

Halere, fenomeno honen azpian gehien harritu nauena Euskadirena da. Gogoan dut gazte nintzela Euskadik barne zazpi herrialde zituela: halaxe hasi omen ziren Euskadi Irratian, izenari men eginez, Lazkao, Maule zein Tuterako berriak ematen. Egun, EAEren sinonimo da, eta dagoeneko ez dakit Euskadi zer den ezta euskal izenondoak ere zer esan nahi duen. Egunero autoan lanerako bidean, Euskadi Irratian entzuten ditut goizaldeko albisteak. Eta Euskadi aipatzean zazpi herrialdeko lurraldeari buruz ari direla irudikatzen saiatzen naiz berria entzutean. Gizajoa ni.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak