Erreusak

Erabiltzailearen aurpegia Jonmikel Intsausti 2021ko ira. 5a, 00:00

Uztailean astebetez Gure Bazterrak taldearekin Oñatiko zenbait baserritako ondare etnografikoa katalogatzeko abagunea izan nuen. Tresna ugari pasatu zen nire eskuetatik –sorkixa, edarraga, idaazkixa…–, eta lan harekin jabetu nintzen zein urrun bizi garen gure aitona-amonen garaietatik. Erreusak ziren katalogatutakoak; hots, egun nolabait hondatutako edo baliorik gabeko tresnatzat ditugunak: traste zaharrak, alegia. Garaiak aldatu dira gero, eta gaur egun, aurrerapenaren izenean, zahar den ororen balioa gutxiesten dugu, berriagoa hobea delakoan. Erosi, bota eta erosiz, gehiegizko erreusaren sortzaileak gara Lurraren kalterako.

Eta, zoritxarrez ere, garaiotan balio gutxiestea ez dugu soilik gauzetara mugatu, eta aspaldian helduei, gure adinekoei, ematen genien begirunea desagerrarazi dugu. Adibide gisa, 50 urtetik gorako langabeak adinkeriaz zokoratzen ditugu eta adinekoak bazterrean abandonatu gero, kalez kale pentsio duina eskatzen ari diren bitartean.

Zaharra berrituz. Aurrerapena benetan?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak