Hirugarren uhina

Erabiltzailearen aurpegia Jonmikel Intsausti 2021ko mar. 7a, 00:00

Anaiak institutuan irakurgai zuen Alvin Toffler-en La tercera ola (1979) leitu nuen 20 urte nituenean. Liburu iragarle hartan gizakiak izandako hiru paradigma uhinak aztertzen zituen: lehenean, nekazaritza abeltzaintza; bigarrenean, industriaren garapena; hirugarren uhinak informazioarekin etorrera zuen.

Teknologiak eta globalizazioak aukera berriak ekarri badituzte ere, hauek badute beste aurpegi bat: gizarte ultrainformatu eta konektatuan bizi gara, non informatzen lehenak etekin handiena duen –klikak, jarraitzaileak, salmentak…–; ez da garrantzizkoa egiazki informatzea, lehena izatea baino; bozgorailurik handiena duenak ez du zertan egiazko informazioa, eta paradoxikoki, gaizki informaturik izan gaitezke informazioa eskura badugu ere –zuhaitzak ez digu basoa ikusten uzten–.

Algoritmoek gure kontsumo joerak aztertuz profilatzen gaituzte eta guri buruzko datuok salerosgai bihurtu dira: gustuko dugun hori eros dezagun helburu. Informazioa baita orain diru-iturri berria.

Ongi etorri hirugarren uhinera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak