Bilgarri hutsala

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Merino 2015ko mar. 2a, 09:54

Bistan da hauteskunde-ziklo garrantzitsua gerturatzen ari dela.

Duela gutxi ireki zituen oihalak Eskoriatzan Zaldibar antzokiak: 1.600.000 eurotik gora –mantentze-lanak kontuan hartu barik– kostatu zaigun bilgarri hutsalak.

Alde batetik, badaude zenbait oinarrizko arrazoi azpiegitura honen kontra jartzeko: aurrekontu-gehiegikeria bat delako, ez datorrelako bat Udal Gobernuak sustatzen duen politika kultural eskasarekin, jada tankerako espazioak existitzen direlako herrian –Unibertsitatearekin hitzarmen bidez sinatutakoa, esaterako…

Eta bestalde, maila sakonagoan egin daitekeen irakurketa: proiektua eraikitzearen erabakiaren kalitate demokratiko eztabaidagarria –ez dena, noski, kafeina apur batekin konpontzen–, kulturaren beraren kontzepzio atzerakoia, gizarte-politikara bideratu ezin izan den behar besteko kopurua honen ondorioz –premiazkotzat jotzen dudan udal enplegu-plana bultzatzeko kasu… 

Barka egidazue paralelismo pedanteegiak egiten baditut, baina Shakespeareren Rikardo III.aren askogura datorkit burura egun hauetan, gutxi batzuen –edo lagunarte baten, hobeto esanda– kapritxo arbitrarioetatik larregi urruntzen ez dena. "Zaldi bar! Zaldi bar! Nire erresuma Zaldibarren truke!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak