Irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Jokin Merino 2014ko urr. 15a, 00:00

Bizi dugun egoeraren analisi mordoa egin direnez, pare bat ideia bakarrik jarri gura nituzke mahai gainean, gaur egungo erradiografia irakurtzen lagunduko dizkigutenak.

Kapitalismoaren krisi sistemikoa alde batetik, eta 1978ko erregimenaren gainbehera, bestetik.

Noski. Boteretik mekanismo guztiak jarri dituzte martxan ofentsiba neoliberal baten mesedetan. Eta honen aurrean gure buruari egin behar geniokeen galdera klasiko bat datorkit gogora: zer egin?

Ez dut borroka-tresna berrien premiarik ikusten, egia esan. Errealitatea eraldatzeko bokazioz jaiotakoak dezente dira, eta nahikoa dugu horiekin. Zabaldu den une historikoak adimena eskatzen digu, eta honenbestez tentuz jokatzea.

Erantzuna konbergentzia litzateke. Hots, tresna guzti horien arteko bat egitea erreminta handi bat faboratuz. Pete Seeger-ek hainbestetan amestu zuen mailuan bihur gaitezen. Egunabarretik ilunkara arte mailukatuz, kontra-boterea eraikiz. Egunabarretik ilunkara arte mailukatuz, etorkizuna irabazteko.

Oharra: Paperean dena samurregi dirudien arren, kontziente naiz bidean sor daitezkeen zailtasun eta kontraesanez. Baina horiek gainditzeko ahalmena dugula uste izango ez banu...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak