"Bergarak bueltatxo bat Antzuolatik"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2013ko aza. 11a, 01:00

Urak harrotuta dabitz Bergaran, danok dakigu zergatik.

Bergara eta Antzuola txakurraren eta katuaren moduan ibili izan dira askotan, baina oinguan Bergarari komeni jako Antzuolatik bueltatxo bat emotia, urrin be ez dago eta. 

Eta ikusi, galdetu, entzun, etorri eta kontau. 

Batzuk egin dabe hori, eta zer ikusi dabe? Egunez kaliak garbi-garbi; gauez ontzixak bere lekuan txukun-txukun esegita. Eta galdetuta, zer entzun dabe? Arduradunen datuak: ixa % 90era ailegatzen da erreziklaje maila, lehenago %30 be ez zanian. Euskal Herriko altuena; harro. Kaleko jentian iritzixa: gehixenak pozik sistemarekin. Hasieran apur bat kostatzen da, baina ohitutakuan, ondo.

Bergaran artilleria astuna dabil gerra zentzubako honetan. "Burdinazko dama" deitu dotsa lehen damari bigarren damak, tertziopelozkua ez dala ondo erakutsita daukanak. Oso aspalditik ezagutzen dot lehen dama, liburuak be egin dittugu alkarrekin, eta esan neike argixa eta ganora haundikua dala; eta bigarren damari esango notsake barre-algara haundi bat entzun zala herrixan, bere ahotik burdinazko damaren kontu hori urten zanian.

Desobediencia Civil jartzen daben kamisetekin ikusi ditugu prentsaurrekuan. Itxuria, hola erderaz ipinita indar haundixagua dauka; itxuria, euskarazko Desobedientzia Zibila oso nekeza da ulertzen. Baiña tira. "Hamaika ikusteko jaio ginen" urten jakun askori. (‘Onse para ver nasimos’ ziñuan gure auzoko batek, danok entenditze aldera harek be). Izan be, desobedientzia zibila sekula erabili ez daben alderdi batekuak derrepente hola ikustia... Alderdi horrek, boterian egon danian, zenbat aldiz bialdu dau Ertzaintza desobedientzialarien kontra? Zenbat desobedienteren bizkarretan dare oindio porren ubelduak?

Urak bere onera etorriko dira, danok borondate puxkat jartzen badogu, eta seguru laster berriz be irribarre batekin agurtuko dogula alkar gorabehera zelebre honetan alde diferentetan egon garenok.

--------------------

Juan Martin Elexpuru

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak