"Larrosin (637 m)"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2013ko urt. 11a, 01:00

"Larrosingo puntaraiño joan nok erbi ondorian".

Goguan daukat esaldi hori entzun notsala aittari mutikotan, eta Larrosin berbia ez zala rarua gurian. Gero, hiztegixa egin arte ez neban atzera trink egingo Uberako mendi-izen polit horrekin. Bergarako Toponimia lanari begiratu dotsat eta behin baino gehixagotan dago jasota lekukoen ahotik. Baina gauza bitxia: Basalgoarrak mendi tontorrari esaten dotse Larrosin, Uberako gehixenak, berriz, barrenaldiai. Eta Agarremendi tontorrari. 

Uberako mendirik altuena da, askok ez dakixen arren. Oin dala gutxi bota dabe piñua puntan, eta ederki ikusten da alde guztietatik. Ez dauka ez buzoirik eta ez ezer. Azkonabieta (725 m) dauka onduan. Bista zoragarrixa: Anboto, Udalatx, Aizkorri, kosta aldia.. Mende-mendian hartzen dittu Elgeta eta Bergara. Mendi-ilara horretan egon zan frentia azkenengo gerratian.

Herri bakoitzak harro luzitzen dau bere mendi altuena. Munduak Everest, Europak Mont Blanc, Euskal Herrixak Hiru Erregeen Mahaia, Gipuzkoak Aitxuri (Aketegiri titulua kendu zotsen oñatiar zazpiki batzuek, urez betetako tubuakin joanda), Bergarak Irukurutzeta eta... Osintxuk Kurutzebakar.  Eta bergararrak argi ibiltzia dauke: Irukurutzetak 898 metro dauzka eta Kurutzebakarrek 902. Lau metro Osintxuren alde! Aspaldittik akordauta dare osintxuarrak. Baten bati hutsaren hurrengua pentsauko jako, baiña motibo gutxiagokin eskatu dabe herrixak independentzia.

Guk, Bergarako alkatia uberarra dan bittartian, ez daukagu independentzia eskatzeko asmorik. Baina Larrosingo puntan buzoia jarri, urtero erromeixia egin San Larrosin egunian eta gure paraje ederrak han goittik ikusten gozatu batzuk hartutakuan... auskalo.

Bueno, laster samar izan biharko dau ze piñua sartu dabe berriro eta haundi eitten danian akabo berriz Larrosin. Izotz haundiren batek edo mendi tontorretan  pinua sartzia debekatzen daben legeren batek erremedixatzen ez badau behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak