"Moruak Elgetan eta Uberan"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2012ko mai. 11a, 02:00

Aspaldi honetan asko berba egin da Gernikaz eta Eibarrez...

... baina ez hainbeste Elgetaz. Ahotsak.com Interneteko orrixan, Elgetako Olegi baserriko Juan Irazabali Kepa Elortzak egindako alkarrizketia agertzen da. Juanek hamalau urte zittuan orduan, eta hola bizi izan zittuan 1937ko egun triste harek: 

"Veinticuatro eta hurrengo egunian veinticinco. Eibarko honek mendixok, Azkonabietan eta hor tiroteo haundixa egon zan, eta hillak be mordua egon zien, zeatik ni konturatzen naiz hor suak agertu zien mordua, eta hor erre eitten zittuen moruak".

Erraustu, inzinerau egitten zittuela esan nahi dau.

"Horrek moruok sartu zienian veinticuatro de abrillian, hemen egundoko daño txarrak ein zittuen. Hil zittuen Ansuategi basarrikuak bittakuak, gizon bixak hil zittuen. Eta hemen gero Zesto basarrixa hemengua, hor hil zittuen aitta ta ama, ta alabia, hamalau urte edo hamabost urte –ni baiño urtebete gehixao–, biolau ein zeben, ta atzamarrak kendu otsazen, bihetzak, hiru atzamar kendu otsazen. Aitta alabia defenditzen, eta tirua emon otsenian aittai, ipiñi otsan buruan eskua, ta matxetakin klask!".

Olegi baserrittik Uberara zela jatsi zien kontatzen dau gero:

"Etorri zan Sagastitxoko andra bat: 'moruak ei datoz goittik behera danak hiltzen. Zeston hil dittue andra-gizonak eta ez dakit nun be bai ta'. (...). Ama ta ni ta bezinuak bajatu giñan Uberara. Ta moruak, ikusten dou kamioian goittik behera kuadrillia ta, meka..., jota ni hanka behetik gora (Uberako eliza aldera). Ta hango baserrikuak goittik behera: Arriba España! ta Viva España! ta, nik ez nakixen horrek zertzuk zien be. 'Nora zoiaz?', esan ostan. 'Moruak datoz ta'. 'Horrengana nobera joan bihok, ez hanka eiñ, nobera joan bihok'. Eta eurekin nahasi bajatu giñan behera, Uberara".

Kontakizuna luziagua da. Interneten topau leike.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak