"Herriko mapa"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2011ko eka. 27a, 02:00

Hereñegun erregalo politta jaso neban Estepan adiskidiaren eskutik: Bergarako Toponimoen mapa. Eskala: 1/15.000.

Labetik etara barri-barrixa. Mapa honekin borobiltzen da orain dala hogetaka urte hasittako lana. Sasoi hartan dozenaka grabaziño egin zien auzoz auzo lekuizenak jentian ahotik jasotzeko, ez dalako bakarrik fixau bihar eskritura zaharretan agertzen dienekin. Gero, dokumentutan agertzen dien izenen jasoketa eta sailkapen zorrotza egin da, Udalaren www.bergarakoeuskara.net/toponimia lekuan kontsultau leikena. Jo daigun Osintxuko Bitxurtu basarrixan bizi garela eta jakin nahi dogula zein dan bere jatorrizko izena. Ba Interneten sartu eta azken bost mendetan 25 aldiz dokumentauta topauko dogu: Berasyartu (1547), Beresiartu (1761), Viachurtu (1857)... eta Bitxurtu (oingo ahozkoa); Beatxurtu ofiziala. Hola beste izenekin be. Gaiñera, klik egittia nahikua da basarrixa mapan kokatuta agertzeko. Ikusgarrixa!

Papelezko mapak auzo, basarri, erreka, mendi eta beste leku esanguratsuak argi asko erakusten dittu. Auzoetako eta Bergara kaleko planuak be badazkar. Primerako laguna udalerriko baztarrak hobeto ezagutzeko eta karamelo bat toponimia-zaliendako. Izan be, lekuizenak era askotako historixak eta misterixuak gordetzen dittue bere barruan. Esate baterako: zenbat Agirre agertzen dan Bergaran (eta beste nunahi). Dokumentuetan Agirre, baiña esan Agarre edo Agerre. Zergatik? Zer esan nahi dau Agirrek? Leku agirixa, eguzkitsua? Baiña zergatik agertzen da basarri edo labrantza lekuei lotuta eta ez baso edo mendixei?

Baillarako beste herri batzutako mapak be argitaratuta dare asko: Aretxabaleta, Oñati eta abar, dotore gaiñera. Bergarakuak Interneteko plus hori dauka, eta urtetako dokumentaziño lan serixua. Holako lanen erreferentzia eta eredu bihurtuko da duda barik. Zorionak egileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak