Juan Martin Elexpuru: "Marijustaren jaitsiera"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2011ko urt. 28a, 09:46

Marijustaren jaitsierarekin hasi zien joan dan astian Uberako San Pauluak.

Ez da Ubera gutxiago izango Gasteiz edo Bergara baiño, ze arraixo!

Idarraga basarrixan jaio eta bizi izan zan Marijusta Beiztegi. 1970 aldera hil zan. Oso emakume berezixa, mereziko leuke haren gaiñeko liburutxo bat idaztia, oinddio bizi da-eta ondo ezagutu zeban jentia.

Jaitsieraren aurretik, pregoia irakurri zan. Hemen zati batzuk: "Txoritxo batek kontau doskunez, zeruko atian ikusi dau Marijusta gaur atsaldian, laurak aldera, Andafuerako soiñekua jantzitta. Abarka-galtzakin, moiñua ondo ipiñitta, kotzaria besuan eta katxabia eskuan. Oso arpegi alegria ei zeukan. Lekaixo txiki batzuk be botatzen ei zittuan, eta Abadiño San Blasetan kantatzen zeban ahopian.

San Pedro bajiakin dago, itxuria, gripiakin, eta San Paulo tokau da atezain, eta jakiña, Marijustak esan dotsanian Uberara nahi dabela San Pauluetara, ez ei dau bi aldiz pentsau, atia zabaldu eta 'ale!, ondo ibilli!' esan ei dotsa, eta bera be hutsagatik ez ei da estatan behera abixau Marijustarekin.

Geure kalkuluak etara dittugu eta estropozuren bat izan edo bidekurutzen baten galdu ezian, laster egon bihar dau hemen. Ez ei dakar GPSik eta holako asmaziñoik, baiña Uberako elizako kanpantorria ondo ezautzen dau, eta haren erlojuaren soiñua hobeto, auzuai berak erregalautakua dalako. Beste danak baino 25 urte lehenago deskubridu zeban turismua. Vergaresa hartu eta Plamplonara San Fermiñetan; edo Donostiara Aste Nausixan. Madrillera be aillegautakua zan, behin baiño gehixagotan, gaiñera.

Autoestopa be goiz deskubridu zeban eta demostrau ez zala neska gaztia eta minifalderia izan bihar exitua eukitzeko. Etxoin, lelengo datorren kotxiai erdira urten eta, alto!, eskua jasota. Gora bazoian autua ba Elgetara, eta behera bazoian ba Bergarara. Konformidade onekua. Eta distinziñoik ez herrixen artian...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak