Degurixa

Erabiltzailearen aurpegia Juan Martin Elexpuru 2010ko aza. 30a, 00:53

Izenburua irakurtzerakuan batek baino gehixagok pentsauko zeban: zer esan nahi ete jok berba horrek?

Mendialde bat dala argittu ezkero, zenbaittek pentsauko leuke Himalaia aldeko zortzi milako ezezagunen bat ete dan. Interesgarrixa izango litzake Debagoienian inkestatxo bat egitia jakiteko zenbat jentek ezagutzen daben Degurixa, han egon dalako edo gutxienez entzutia badaukalako. Hurrengo GOIENAn, biharbada. 

Aste honetan Pako Iriondo mendizale eta federaziño-buru mitikoarekin berba egittia tokau jaku, eta esaten zoskun berandako mendirik polittena Aizkorri-Urbixa-Degurixa... inguru hori dala Debagoienian. Zoragarrixa! Eta Euskal Herrixan, harrikada baten barruan, hainbat medialde dittugula zein baino zein ederraguak, munduko paraje onenen inbidixa barekuak.

Hala eta be kexu zan geure mendixak ezagutu barik Alpeetara edo Himalaiara joaten dalako zenbait mendizale,  zortzimilakuak "egin" nahi dittuelako, etxe ondoko milakuetara igo barik. Eta hau ez da mendi kontuetan bakarrik pasatzen. Euskaraz karrerak egindako gazte musikazale asko ezagutzen dogu Joseba Tapia zein dan ez dakixena, eta Xabier Lete edo Erramun Martikorena be hortxe-hortxe, baina auskalo zein talde australiar etortzen bada BECera, hilabete aurretik sarreria erosiko dabena.

Eta zer esan oporrekin? Urrin joan bihar da nahi eta nahi ez. Oin ixa edozein doia Yemenera, Vietnamera, Balira edo Thailandiara, lehen Urbixara edo Lekeitiora moduan. Baina Elizondo, Bakio, Añana edo Ernioren arrastorik be ez. Eta Zuberoa? Kontinente honetakua ete da? Globalizaziñuan kontuak izango die seguruen.

Kanpolarrosak esan izan jakue etxian kakatsuak eta kanpuan zoragarrixak direnei. Baina esango neuke bigarren esanahi bat be hartu dabela aspaldi hontan berbiak.  Edo berba leunegixa da norberarena ezagutu nahi ez eta beti urrineko intxaurren bila dabilenandako?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak