Oñati eta plastiko kutsatzailea

Pena da ikustea nola dagoen Oñati hauteskunde-kanpaina dagoen bakoitzean. Ez dut ulertzen nola Udalak onartu duen plastiko kutsagarriz egindako pankarta egotea herrian. Plastikozko pankartok kaleetan daude, biribilguneetan eta barandetan. Kale Zaharra, Atzeko kalea… ikusi bestetik ez dago, kalearen alde batetik besterako pankartekin. Inork kentzen ez duen plastiko kutsagarri hori gure landetaraino eta ibaietaraino heldu ohi da.

Debagoieneko hainbat herritan aurrera egin dute eta Oñatin, ez. Dirudienez, EH Bildu ez dago Prest plastiko horiek kentzeko; bada, kendu ditzala oñatiar guztien Udalak.

----------

Jose Mari Agirre Urzelai

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak