Autobusen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Markaide 2018ko ira. 23a, 00:00

Irailaren 17a, astelehena. Gasteizen 17:30erako egoteko asmoarekin jo dut Garibai geltokian dagoen iragarkira. Hona hemen jartzen dituen orduak: 15:50, 16:25 eta 16:50.

Konfirmatzeko, Interneten Autobusak Arrasatetik Gasteizera orrian sartu naiz eta han: 15:05, 16:05 eta 17:05.

Denbora daukadanez, 15:20rako geltokian nago. Han, bidaiari batekin komentatu dut nire harridura. Hura, bere mugikorrarekin, PESAko orrian sartu da. Ordu hauek jartzen ditu han: 15:15, 16:00, 16:15 eta 17:15. Gainera, dio 15:15eko autobusik oraindik ez dela pasatu.

16:07 aldera agertu da autobusa. Txoferrak dio 16:05ekoa dela. Geltokian agertzen den informazioari buruz dio hori Udalak jartzen duela, ez diola axola. PESAko kontua arraroa iruditu zaio. Arduradunen batek lan ederra dauka kristo hau konpontzen.

----------

Jesus Markaide

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak