Bizikleten erabilera herri barruan interesgarria da. Edozelan ere, kontuan hartu behar dugu gure herriko, Arrasateko, biztanleen %35 bizi direla irisgarritasuna bermatzen ez den lekuetan. Alegia, aldapa handiak dauden tokiak dira. Jakina, horrek oztopatu egiten du bizikletan ibiltzea. Horrenbestez, galdera hauxe da: Zergatik ez dute jartzen sistema bat –Bilbon ba ei dago horrelako bat– bizikletak autobus urbanoetan eramateko?