"Ogi gogorrari, Aitz... zorrotz..."

Joder, txoko hau estrenetako ordua iritsi jat, lagun Piña-ri errelebua hartuta.

Nunbaitetik hasi biher eta izenburutik hasiko naz. Xarma taldekuek egubakoitzien, euren CD barriko azalien idatzi zuztiena. Gurien izen zien Karenka azken lana aurkezten, eta eurak eta baita inguratu ginen guztiok be oso ondo pasa geben. Eskerrik asko! Hau izen da udaren ondoren antolatu douen lehen ekimena. Martxan jarri gare!

Eta Xarmakuek idatzitakua gogora ekarrita, Euskal Herrira garai barrixak etorri dien arren, susmua dauket ondion eraso gogorrei aurre ein biherko dotzegula, eta horretarako aiztoak zorroztuta euki biherko ditugu. Bestiak beste, datorren urterako eskuartien daukouen ekimen garrantzitsuena Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimena babestia, zabaltzia eta bultzatzia izengo da. Zapatuan aurkeztu zuten ekimena, eta laguntza eskatu daue, garbi geratu dain orain 500 urte pasatu zana indarrez burututako konkista izan zala, eta ez Gaztelako erresumara biltzeko hitzarmena. Aldarrikapena Euskal Herri guztira zabaltzia da asmua, historia egixa oinarri hartuta idatzi dain, eta ez garailiek erabilitako manipulaziñuari jarraituz.

Eta hala, Nafarroako Erresumaren gotorleku izan ginen honetatik (Atxorrotzetik), gure aztoak be horretan erabiliko ditugu, eskainiko duzkuen ogi gogorra moztu eta horrekin berakatz zopa eder bat eiteko, garai barri hontan gustora dastatu daigun. Hala bedi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak