Nafarroako Erresumak Gipuzkoan izan zuen gaztelu bat izan zen, zaharrena, eta erresumaren tenentzia bezala denbora gehien iraun zuena. Gipuzkoa osoa Aitzorrotzeko tenentziaren agindupean egon zen gazteluaren lehenengo garaietan.
Gure historiaren lekukoa izan da Atxorrotx, inoiz ahaztu behar ez ditugun pasarteen lekuko. 1936ko irailean, orain dela 82 urte, frankista-faxistek armaz gure herria okupatu zuten. Irailaren 21ean Leintz Gatzaga okupatu eta gero Debagoiena zapaltzeari ekin zioten. Irailaren 22an Atxorrotx izan zen Eskoriatzan okupatu zuten lehen lekua.
Gotorlekua eta baita gure bailarako atea osoa ere parez pare zabalik aurkitu zuen Iñaki Sagredok orain dela 10 urte indusketak hasi zituenean, Atxorrotx gaztelua agerrarazteko asmoz. Herriko ondareari balio handia erantsi diozu-diozue zuk eta zurekin lan egin duten guztiok. Bihotzez mila esker!
Bihotzez mila esker ere gure herrietatik, Leintz Gatzaga eta Eskoriatzatik, auzolanaren bidez lagundu duzuen guztiei. Zuei esker, auzolana oraindik gure balore handia dela erakutsi duzuelako. Auzolanean bilduz, herria izaten.
Auzolana, gure herriak XXI. mendean zehar gidatu ahal dituen egitasmoa.
Egitasmo horretan Atxorrotx elkarteko gizon eta emakumeak elkartu nahi ditugu, eta guztiekin jaigiroan konpartitu. Panaman edo Eskoriatzan bide honetan geratu diren lagunen irakaspenak gogoratuz. Baita gurekin oraindik ez daudenak, behingoz etxera ekarri behar ditugunak. Eta baita gure etorkizuna eraikiko duten belaunaldi berriak adituz. Herritarren arteko auzolana.
Auzolanean bilduz, herria egiten! Gotorlekutik askatasunera! Irailaren 15ean Atxorrotxen dugu hitzordua, gonbidatuak zaudete!
----------
Juan Luis Zubizarreta Alegria
Eskoriatzako Atxorrotx Kultura Elkartearen izenean
Eskoriatza