Uda berriro hemen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Madinagoitia 2018ko mai. 26a, 00:00

A ze negua aurtengoa!

Hotza, luzea eta hezea edo euritsua, aspaldian ez dugu ezagutu horrelako negu bat. Baina badoa apurka-apurka eguraldia aldatzen, eta, nahiz eta kostata, ematen du, oraingoan, udaberrian sartuko garela. Ez dugu aurtengo neguan kaleko terrazetan larregi disfrutatu, baina, uda finkatu ahala, beteko dira kaleak eta plazak umeekin, terrazak jendearekin, mendiak abereekin, eta akordatu orduko opor garaian sartuko gara. Erreketako urak joango dira apur bat epeltzen eta aukera izango dugu errekako bainuekin gozatzeko. Futbol txapelketa bukatu da, nahiz eta oraindik Errusiako mundiala geratzen den, batzuen sufrimenerako eta beste batzuen gozamenerako.

Txirrindularitza ere hasi da eta aukera izango dugu aukeratzeko. Etxe girotik kale girora aldatzen gara denok, egun luzeak, gau epelak eta motzak, herri eta auzoetako jaiak, baina baita kurtso bukaerako azterketak eta larrialdiak ere. Bai, badoa, apurka-apurka, eguraldia aldatzen, eta, nahiz kostata izan, uda iritsiko da. Gozatu eta ondo pasa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak