Lehenengo, langileak pertsona moduan integratzea enpresan, proiektu osoaren parte izateko aukera emanez. Hartarako, informazio gardena eta pertsonarekiko konfiantza osoa beharrezkoak dira. Langileak kudeaketan parte hartu behar badu, erabakitzen nola banatu behar diren enpresako etekinak, kapitala eta pertsonan ekarpen intelektual edo fisikoan artean? Zenbat zuzendu behar da ikerketara? Edo etorkizuna bermatzen duten inbertsioetara? Zergatik eman ez langileari enpresako kapital sozialean parte hartzeko aukera?
Emaitzetan eta kapital sozialean parte hartzea begiesten duten formula sozio-juridikoak badaude; hor dago kooperatiba. Baina zergatik ez planteatu sozietate anonimoetan ere?