Hori gutxi balitz, baita bota ere Afganistanen, 100 bat lagunen heriotza lortuz. Gutxiago ez izateko, Putin errusiar buruak esan du bere armategian dutela "bonba guztien aita", eta honek ere izugarrizko suntsiketa egiteko gaitasuna duela. Hurbilago, guztiok jakin dugu Blesaren eta Ratoren epaiketaren emaitza, diru kantitate dezente euren poltsikoetara desbideratzeagatik "txartel beltzen" jokoarekin. Epaiak errudun sententziatu ondoren, nola izan daiteke Auzitegi Nazionalak espetxetik libre uztea biak? Eta zergatik? Euren portaera prozesala erabat zentzuduna izan delako.
Eta nire galdera da, zer ikasten du herriak horrelakoekin? Pertsonak hiltzea beharrezkoa dela? Dirua lapurtu arren eta fiskoari iruzur egin arren, ondoren epaiketako portaera zentzuduna bada, nahiz lapurtutakoa ez itzuli, ez dela ezer pasatzen? Bitartean, gure ikastola, eskola eta unibertsitateetan maisuak saiatzen ari dira behar dan formazioa ematen. Zenbait ordu beharko dira horrelako egoera bat zuzentzeko?