Badator negua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Madinagoitia 2015ko urr. 18a, 00:00

Iraileko ekinozioekin, sartu gara udazkenean, ahaztu gara hondartzekin eta udako oporrekin, hasi gara berriro laneko eguneroko zereginekin, berriro ikastolara goiz eta arratsalde eta eskola kurtso berri baten aurrean gaude.

Laster usoak pasatzen hasiko dira, negua badatorrela esanaz eta behin sanmigelak atzera utzita, sartzen joango gara pausoka-pausoka udazkenean eta urriaren 28an egutegiak iragarriko digu abestuz San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da.

Gaztaina garaia ere heldu da, baina pena da Kastañeroak edo gaztaina saltzaileak herri gehienetan ezkutatu egin direla.

Herri baten eta bestean, hasiko dira udazkeneko azokak bertako barazki eta beste hainbeste produktuekin, azkenik Gabon bezperatan Santo Tomas azokarekin batera neguan sartuko gara.

Baina lehengo bezalakoa ahal da oraingo neguak?

Nire ustez, eguraldiko andre-gizonak, eurak ematen duten eguraldiaren iragarpenekin, negua apur bat aldatu egin dute. Lehen ziklogenesiak agertzen ziren gauetik goizera ezertxo ere jakin barik, elurteak ere berdin, abisatu barik etortzen ziren, goizean leihotik begiratu eta…. Ai ba!!, kalea zurituta dago!!

Baina orain aste bat aurretik alarma oihuak entzuten hasten gara eta alerta egoeran harrapatzen gaitu, nahiz eta gero batzuetan alarma faltsua izan.

Negu haiek zirrara handiagoa zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak