Itsas bidesari gogorra

Erabiltzailearen aurpegia Jose Luis Madinagoitia 2014ko mar. 18a, 00:00

Euskal kostaldean era askotako lanak egin dira azken urteetan: itsas pasealekuak, kirol portuak, malekoiak, zubiak, eta abar. Baina gizakiak eskatu zion baimena gune horien jabeari lan horiek egiteko? Litekeena da ezetz.

Jabe hori, baina, haserretu egiten da tarteka eta aurtengo neguan izan ditugun denboraleak eta halako fakturak pasatzen dizkigu. Modu askotariko alarmekin abisatzen diguten zaindariak jarri arren, jabe horrek gogorarazi egiten digu egun eguzkitsu batean bere baimenik gabe berea zen zati bat kendu egin geniola.

Horrela, EAEn 40-50 milioi euroko aurrekontua duten kalteak berreraikitzea pentsatzen ari gara.

Eta zertarako? Lehen genuen bera eraikitzeko? Horrela bada, itsasoa berriro haserretuko da, bere baimenik gabe eraikiko dugulako berriro. Gainera, ez dira esaten ari itsasoaren maila jaitsi egingo denik, alderantzizkoa baizik, igotzen joango dela.

Ez litzateke gaizki egongo hausnarketa serio bat egitea pentsatzeko ea benetan merezi duen lehengo akats berean erortzea edo puntu hauek kontuan hartzea, etorkizunari begira: espazioak berriro diseinatu, eraiki behar diren lanen dimentsioak berriro neurtu, erabili behar diren materiala ondo aukeratu...

Zurriola-Sagües hegal-paseoaren proiektua oso gutxi aipatu da. Zer gertatuko litzateke egingo balitz? Ez dugu jakingo, baina hobe horrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak