Enpresa elitismoa suspertzen

Erabiltzailearen aurpegia Julen Lizaso 2016ko mai. 7a, 00:00

Urte bakarrean CNMCren eta AVCren bi multarik handienak iruzurragatik administrazio publikoari zerbitzua eskaintzen dieten enpresei. 

Zerbitzu publikoaren esklusibitatea lortzeko asmoz trikimailu ilegalak erabili, puztutako aberastasuna lortzeko. Bestalde, ezinezkoa alde kontratatzailearen konplizitaterik gabe, Tolosan gertatu zen maltzurkeria bezalakoa, nahiz eta teknikoki legala izan, Zubietako errauskailuaren swap-aren antzeko blindajea.

2015eko urtarrilean, Konpetentziak FCC eta beste batzuk multatu egin zituen 98,2 milioiko isunarekin, hamahiru urtetan, gutxienez, zaborren kontratuak banatzeagatik elkarren artean. Paktu hauen artean, FCC eta ACS artekoa aipatzen du, non 2009an adostu zuten estatuan suertatuko ziren lizitazio guztietara batera aurkeztea, hondakinen aprobetxamendu energetikoen lantegiak eraiki eta ustiatzeko, gaur Zabalgarbin %60 dutela, eta Zubietakoan, nahiz isilpean gorde, berdina izango zen.

Eusko Jaurlaritzak kontratatu zituen eskola catering-enpresak bezalaxe, berdin-berdin.

Gipuzkoako udalerrietako gobernu aldaketek aldakuntzak ekarri dituzte zaborren bilketen sistemetan. Kasu paradigmatikoa Tolosakoa, non lehen etxetik hurbil jasotzen baziren 240 litroko edukiontzi mugikorretan, orain 2.400 litroko edukiontzi erraldoietan egiten da.

Aurreko sisteman lurraldeko edozein enpresa lehiatu zitekeen zaborra biltzeko kamioi txikiekin, baldintza berean. Edukiontzi berriekin, IBEX-35eko enpresa erraldoiak bakarrik lehiatu daitezke, eta helbide fiskala EAEtik kanpo dute. 

Prebarikaziorako hurbil dauden trikimailu teknikoak dira, beti enpresa oligopolioen mesedetan… kasu honetan zaborren kartelarena eta bestean ikastetxe jangeletakoa.

Gizartean aberastasuna sortzea, ahalbidetuz berdintasun justuan sortuko den gizartearen hazkundea… zein zaila jartzen duten! Bitartean, gizarteko ezberdintasunen zulogune insolidarioa handituz eta handituz doaz; Einsteinek zioen bezala: "Erokeria da, emaitza ezberdinak esperoan egotea beti berdina eginez".

----------

Julen Lizaso

Hernani

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak