Bildu eta Bergarako hondakin bilketarako kontsulta

Erabiltzailearen aurpegia Josu Leturia 2015ko aza. 27a, 09:45

Bergara Garbian uste genuen datuak jakin ondoren aldaketa bat ekarriko zuela Bilduren atez atekoaren aldeko diskurtso interesatuetan.

Izan ere, diskurtso eta iritzi horiek ez dute inolako oinarri teknikorik. Interes politikoak dituzten diskurtsoak dira, dagoeneko frakasatu dutenak, eta inork ere sinesten ez dituztenak. Baina, antza denez, Bergarako Bilduri ez zaio gustatzen errealitatearen aurrean men egitea. Badakite datuak praktikatik lortutakoak direla eta benetakoak, baina berdin zaie.

Azterketan ikusten denez, ez dago alde gaikako bilketaren portzentajeetan. Bosgarren edukiontziarekin kostuak %27,68 txikiagoak dira atez atekoarenak baino; hau da, bosgarren edukiontzia jarriz gero, Bergarako herritarrek urteko 230.685 euro aurreratuko dugu. 

Pentsa ezazue Bergaran 10 urtetan aurreztutakoarekin, hau da, 2.360.000 eurorekin, zenbat premia bete ahal izango liratekeen. Ez zaio inporta Bilduri diru-premia larriak dituztenek dirua aurreztu ahal izatea? Eta horri gehitu behar zaio hondakinak ateratzeko orduan erosoagoa dela, norberari komeni zaionean atera ditzake eta. Ez da gogoratzen Bildu mugikortasun murriztua duten pertsonekin edo pertsona nagusiekin? Izan ere, horiei bosgarren edukiontziak erraztasun handiak eskaintzen dizkie, baina atez atekoak, ordea, zigortu egiten ditu. 

Kamioi gutxiago erabiliko dira, eta, beraz, kutsadura gutxiago sortuko da. Atmosferaren kutsadurak ez dio Bilduri inolako kezkarik sortzen? Edo ez dute onartu behar, halaber, atez ateko bilketak kutsadura gehiago sortzen duela? Zertan dabiltza, orduan, kontrakoa haizatzen? Zer ikusten du Bilduk atez atekoan, horrek huts egiten badu ekonomia-arloan, gizarte-arloan eta ingurumen-errespetuaren arloan? 

Bergarako herriak eta Bergara Garbiak bere egunean bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin genuen, gaikako bilketa-sistemetatik eraginkorrena delako, eta denborak arrazoia eman digu datuen bidez.

Eta bergararrek helburua garbi dugu: igandean (azaroak 29) botoa eman bosgarren edukiontziaren alde, eta baztertu, betiko, Bergaratik atez atekoa.

Kontsulta honetan asko dugu jokoan. Borrokan lau urte iraun ondoren, orain zure botoarekin erabakiko da. Zure botoa erabakigarria izango da.

Bosgarren edukiontziaren alde, denok botatzera! Gaikako bilketa bai!

----------

Josu Leturia

(Bergara Garbia)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak