Bere azkenengo egunetan zaindu eta bere ondoan egon diren Bergarako eta Arrasateko osasun publikoko zentroko Jesus, Maite, Mada eta Rosario langileei ere eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotz-bihotzez.
Heriotza latza da beti, baina esan behar dugu momentu zail hauetan gure ondoan horren pertsona eta profesional zintzoak eta gertukoak izateak erraztu egin duela gure azken agurra eta aitaren azken bidaiarako bidea.
Aitak, ezkertiar eta abertzale peto-petoa izanda, beti zerbitzu publikoen alde jo izan du, eta azken momentuan ere horrelaxe izan da; eta esan dezakegu guztiz bete dela bere nahia, zerbitzu publikoetan lan egiten duten profesionalei esker.
Familiaren partetik, beraz, mila-mila esker.
----------
Juanma Lasa
(Fernando Lasaren sendia)
Bergara