-Bazkari familiarrak.
-Enpresako ospakizunak –hauek ere afari, edo…–.
-Kuadrillako jatorduak.
-Elkarteetan ospatzen direnak.
-Txakolindegiak, upelategiak, sagardotegiak...
Beraz, aukera ederra da horrelako giroa elkartasunean ospatzeko eta harremanak estuagoak izateko.
Baina konturatu gabe hasten dira, askotan, mahai inguruen arteko eztabaidak eta gorabeherak, eta berehala builak eta barrunbeak.
Badirudi hainbatek eta hainbatek euren territorioa markatu behar izaten dutela ezberdintasunak non dauden ondo markatzeko.
Aldiz, joango bagina denok otordu ospakizun horietara beste jarrera batekin, mahaikide guztion arteko harremana ezberdina izango litzateke.
Elkarren arteko desadostasunak, iritzi ezberdinak eta aldentzen gaituzten sentimendu, ideia eta gauza guztiak aparkatuta utzi, eta batzen gaituenari, elkartzen gaituenari, indarra eman.
Batzen gaituzten gauzak eta elkarren artean dugun adiskidetasuna, pasatu ditugun ordu politak eta magikoak gogoratu eta gozatu…
Elkar maite dugula elkarri nolabait esan edo adierazi.
Ez dago elkar maitatzea bezalako terapiarik ederragorik. Horrek ematen digu benetako zoriona.
Bestea zoriontsu eginda lortzen da mundua gizakoiago izatea eta elkarren arteko harreman hau zabaltzea. Askotan galdetu diot neure buruari: zer egin dezaket nik mundu honetan, nazioen arteko gatazken erdian eta mundua dominatzen dutenen artean?
Ba, aurretik esan dizuedana; baliagarria izan daiteke, bananbanan geure giroa, bakezko giroa, nire inguruan islatzen badut. Probatu daiteke?