Erakartze perfektua?

Erabiltzailearen aurpegia Joxan Larrañaga 2016ko mai. 6a, 00:00

Gipuzkoako Diputazioak diru sarrerak bermatzeko ematen duen errenta (DSBE) kentzeko asmoa adierazi du.

2018ra arte izango omen da aukera hau, diru iturririk ez dutenentzat eta gutxieneko 3 urte erroldatuta daudenentzat. 

Ondo dago tokian tokiko arazoak konpondu nahi izatea eta bide berriak bilatzea eta horretarako neurri politikoak hartzea. Baina aitortu beharra daukat Diputazio honen Gizarte Politikarako diputatu Maite Peñak hartu duen erabakia ez zaidala batere gustatu, etorkinek jasotzen baitute gehien diru laguntza hau. 

Maite Peña andreak hainbat arrazoi jarri ditu neurri hauek hartzeko: erakartze efektua ekarri duela diru sarrerarik ez dutenei laguntzea, migrazio isuri artifiziala ekarri duela Gipuzkoara, kanpaina horretarako jarri ziren helburuak ez direla bete; lurralde arteko oreka hausten duela; ez dituela arazoak konpontzen eta bai beste batzuk sortzen; ez diola laguntzen onuradun pertsonak txertatzeari...

Badut tratua etorkinekin: astero Caritasen hainbati harrera egitean, oso egoera zail eta gogorrak ikusten ditugu: zerua goian eta lurra behean, eta bizi egin behar. Ume txikiak eta familia aurrera atera nahian euren herriak utzi eta lana eta bizimodua bilatu behar.

Hemen, berriz, hemengoek egin nahi ez dituzten lanetan dabiltza, zaharrak zaintzen; askok 22 orduz dihardute. Bestetik, kultura desberdinekoak direla-eta zailago dute lana aurkitzea  –janzkerak, azaleko kolorea, erlijioa desberdina…–.

Haiek horrela tratatzea neurri erabat desegokia iruditzen zaigu. Bestetik, mezu hau ematen zaigu: gaudenok ondo bizi gara hemen, baina ez daitezela gehiago etorri, ez baitzaigu iristen denontzat.

Ondo legoke giza eskubideen 13, 14 eta 15. atalak irakurtzea eta gure arbasoak hemendik ihes eginda Ameriketara joan zirenean nola hartu zituzten gogoratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak