Heriotzaren prezioa

Erabiltzailearen aurpegia Joxan Larrañaga 2015ko urt. 30a, 10:54

Behin baino gehiagotan gertatzen den moduan, edo, hobeto esanda, egunero gertatzen den moduan: Gizakia gizakiaren otso. Izan ere, azkenengo aste hauetan gertakari tamalgarria gertatu da Parisen (Frantzia).

Munduko hedabide guztiek jaso dute han gertatutakoa eta batzuen barrenak mugitu eta besteon beldurrak, berriz, loratu egin ditu.

Europa osoan, Ekialde Hurbilean eta munduko hainbat herrialdetan bere eragina izan duena: Jainkoaren izenean, Jainkoa izpi txikietan, alegia, umorezko aldizkari baten kazetariak erail egin dituzte. 

Horren ondorioz, manifestazio erraldoia antolatu dute Parisen eta, hain zuzen ere, hantxe ikusi ditugu Europako mandatariak herritarren aurretik, ondo bereizita argazkian ateratzeko. 

Bada, horrekin lotuta, gauza bi, gutxienez, harritzekoak dira, nire ustez: 

Lehenengo eta behin, argazkian agertu ziren agintari horietatik, zenbatek euren nazioetan ez ote duten adierazpen askatasunaren aurkako ekitaldiak egiten. Baina, jakina, argazkian atera behar...

Eta beste alde batetik, Parisko atentatua gertatu aurretik, eta hau ere Jainkoaren izenean eginda, Nigerian (Afrika), 2.000 pertsona akabatu zituzten eta hedabideetan ia ez zuen oihartzunik izan.

Oso harritzekoa egiten zait eta nire buruari galdetzen diot: heriotza maila desberdinak al daude?

Hau da, garai bateko "primerako eta segundako" hiletak egiten ziren moduan, gaur egun ere, prezio desberdineko heriotzak al daude?

Berriro ere, Afrika bigarren mailako kontinente egiten ari gara. Dituzten aberastasunak "lapurtu" eta pertsonak, berriz, "bost axola".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak