"Milurteko garapen helburuak"

Erabiltzailearen aurpegia Joxan Larrañaga 2012ko aza. 21a, 01:00

Zer da? 2000. urtean Nazio Batuetako Batzar Nagusiak...

... Milurteko deklarazioa kaleratu zuen, eta, horren arabera, herrialde txiro zein aberatsek beren gain hartzen zuten pobrezia ezabatzeko ardura, giza duintasuna eta berdintasuna bultzatzeko konpromisoa eta bakea, demokrazia eta ingurune-iraunkortasuna lortzeko asmoa. 

Hori horrela izanik, Debagoienean, Caritas eta Misioak erakundeek sentsibilizatzeko kanpaina bat antolatu dute, eta orain hasiko gara bideratzen.

Zeintzuk dira milurteko garapen helburuak? 1-Pobrezia gorria eta gosea errotik murriztea; 2-Lehen Hezkuntza Unibertsala lortzea; 3-Emakumearen begirunea. Generoen arteko berdintasuna; 4-Haur heriotza tasa murriztea; 5-Amen osasuna hobetzea; 6-Hiesari, paludismoari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea; 7-Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea; 8-Garapenerako mundu bat sustatzea.

Hala eta guztiz ere, kanpaina honetan lehenengo helburuari lotuko gatzaizkio batez ere, pobrezia gorria eta gosea errotik murriztea. Edozelan ere, gainontzeko helburuak ez ditugu baztertuko, horiek guztiak garrantzi handikoak baitira giza mailako anaitasuna lortzeko. Gainera, garapen helburu guztiak elkarri lotuta daude eta bakoitzaren aurrerapausoak gainontzekoei aurreratzen lagundu egiten die. Goseak eta desnutrizioak pobrezia iraunarazten du.

MGHn garrantzizkoak dira hauek: 1-Garapen helburuak dira, oinarrizko giza eskubideak gauzatzen dituenak; 2-Gizabanakoarengan oinarriturik daudelako; 3-Neurgarriak dira eta epe jakin batean lor daitezke; 4-Orain arte izan ez duten babes politikoa dute; 5-Herri garatu nahiz garatze bidean daudenak derrigortzen dituzte; 6-Heldu daitezke, errealistak dira; are gehiago, asmo handikoak ez dira; 7-Helburu batzuen arrakastek besteenganako eragina dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak