2010eko Gabonak

Erabiltzailearen aurpegia Joxan Larrañaga 2010ko abe. 19a, 10:34

Badatoz aurten ere Gabonak. Oraingoan, krisialdian erabat sarturik.

Batzuk lanik gabe (poltsikoari begiratu behar!) eta lanean jarraitzen dutenek ez diote poltsikoari horrenbeste begiratuko eta, beharbada, urtero gutxiago gastatzeko egiten ditugun ahaleginak ahaztu egingo zaizkie, eta hortxe eroriko dira aurten ere kontsumismoaren atzaparretan.

Gabonak bizitzeko era ezberdinak daude: batzuek festari ematen diote garrantzia: opariak egin eta jaso; familiarekin, lagunekin, jatordu bikainak egin, urte berria ospatu xanpainarekin, Errege Eguneko opila jan… Beste batzuek ohiturak gogoratu eta biziko dituzte: Olentzero, Gabon kantak, Jaiotza egin eta Jaiotzen ikustaldiak egin, Erregeen Kabalgata.

Beste batzuentzat, egun hauetan bizi den Bakearen eta justiziaren mezua da garrantzitsuena. Beste askorentzat, erlijioa bizi dugunondako, urtean dauden jai nagusienetako bat dira Gabonak. Kristau garenok, alegia. Jainkoa gizon egina. Pozteko arrazoi handia: Jainkoa hain gertu izatea. Jainko apala, xumea, estalpe batean jaiotakoa ostaturik eman ez zietelako. Garai hartan pobreenak ziren artzainen artean jaioa. Hauek izan ziren honen berri lehenengoak izan zituztenak eta bigarrenak atzerritik etorri ziren hiru azti.

Irakurle: Gabonetan zentzuz eta pozik, itxaropenez eta elkartasunez bizitzera gonbidatzen zaitut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak