"Olarte, horrela jarraitu!"

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Arexolaleiba 2012ko eka. 22a, 02:00

Gaur bukatu dute gure neska-mutikoek haur-hezkuntza zikloa.

Eta Arizmendi Ikastolako Olarte gunean aritu diren 36 neska-mutikoen gurasoak pozik gaude. Pozik gaude gure umeentzat horren garrantzitsuak diren urteetan bertan jaso eta bizi izan dugunagatik. 

Egia da azkenaldian, besteak beste horma ugari botaz, aldaketa sakonak ekarriko dituen hezkuntza proiektu berri bati eman zaiola hasiera, eta eskertzekoak dira halako ekimenak.

Dena den, garbi dugu gure asebetetasun eta pozaren arrazoi nagusia bertan lan egiten duten pertsonak direla. Eremu guztietan pertsonak badira garrantzitsuena, zer esanik ez gure umeen heziketaz ari garenean. Publikoki eskertu nahi dugu hainbat urtez egunerokotasunean gure neska-mutikoek eta guk jaso duguna: gure herriarekiko maitasuna, euskaraz natural bizitzea, hurbiltasuna eta alaitasuna harremanetan…

Erlojuak ez du etenik, bizitza aurrera doa eta erronka berriak ditugu aurrean. Nahiko genuke aurrerantzean biziko ditugunak zuekin bizi izandakoaren antz handia izatea. Horregatik eta beste gauza askorengatik eskerrik asko, Maider, Nerea eta Olarteko langile guztioi!

--------------------

Juan Luis Arexolaleiba, Atarratz Etxebarria, Nagore Iraola, Mireia Muruamendiaraz eta Saioa Ojanguren

(Arizmendi Ikastolako Olarte guneko 5 urteko neska-mutikoen gurasoen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak